Josune Bereziartuk irekita hasiko da igandean Hernaniko txotx denboraldia.

Hernaniko Sagardo Denboraldia igande eguerditik aurrera izango da ofizialki zabalik. Josune Bereziartu eskalatzaile haundia aukeratu du aurten Txotx Batzordeak aurreneko sagardo kolpea emateko. Eguerdiko 12:00etan egingo du txotx Bereziartuk, hernaniar asko testigu dituela. Ondoren, nahi duen guztiak izango du kupeletara gerturatu, eta sagardo berria probatzeko aukera.


IGANDEKO EGITARAUA
11:00-11:45 Trikitilariak kalean zehar.
12:00 Ekitaldi nagusia Josune Bereziarturekin.
12:00 Txalapartariak
13:00 Herri kirolak: Ugaitz Mugerza aizkolaria eta Iñaki Perurena harrijasotzailea


Informazio gehiago
buy shoes | Clothes Online , Shoes Online , Giftofvision