hernaniHernaniko udalerriak 42 km2-ko azalera du, gutxi gorabehera. Gipuzkoako ipar-ekialdean dago eta honako udalerri hauek ditu mugakide: Donostia, Astigarraga, Arano, Elduain, Errenteria, Lasarte-Oria eta Urnieta. 19.349 biztanle ditu, 2010ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera.

 

 

Udalerria, depresio sublitoral kantauriarraren eremuan egonik, malkartsua eta menditsua da, eta Urumea ibaiak zeharkatzen du. Azken hori herriko ardatz geografikoa da, eta ugariak dira bertara biltzen diren errekak. Herrigunetik, Santa Barbara mendiaren magalean, Urumearen inarreko eremu zabala eta inguruko guztiak ikus ditzakegu, eta, bertan, hainbat hondar megalitiko eta/edo prehistoriko aurkitu: trikuharriak (Akolako Lepoa eta Igoringo Lepoa), cromlechs eta tumuloak (Oindi-Mandoegi, Muniskeugaina, Etzaleko Lepoa ) eta abar, kultura-intereseko ondasun gisa sailkatuta daudenak.

Hainbat hernaniarrek lehen sektorean jarduten badute ere, nekazaritzan bereiziki, industriaren eta zerbitzuen sektoreak dira Hernaniko jarduera ekonomiko nagusiak.

 

Hernaniko industria ongi finkatutako industria da, askotariko produkzioko enpresez osatua, eta Urumearen ibaiertzeko industrialdeetan kokatzen da bereiziki.

Eta, gainera, Hernanik zerbitzu-sektore oso eta askotarikoa dauka. Eta harro eusten dio sagardo produzitzeko tradizioari.

 

 

Errepidetik

Herrira iristeko, GI-131, GI-3410 eta GI-2132 errepideak har ditzakegu. RENFEren aldirietako zerbitzuak zerbitzuak baliatuz ere iritsi gaitezke, baina GARAYAR eta HIJOS de A. AREIZAGA konpainietako autobus-zerbitzuak baliatuz ere.

Ikusten dugunez, Hernani ondo komunikatua dago, Lisboa-Madril-Paris europar ardatzaren ondoan eta Kantauri itsasoa Mediterraneoarekin lotzen duen bidearen ondoan (Bilbo-Donostia-Iruñea-Zaragoza-Bartzelona); gainera, 100 km-ko erradioan gutxi gorabehera, bost aireportu daude: Loiu (Bilbo), Foronda (Gasteiz), Noain (Iruñea) , Hondarribia (Donostia) eta Biarritz.

 


 

Autobusak

  • Hiribusa

Astelehenetik ostiralera

URBIETA- IZPIZUA- ZINKOENEA- ANTZIOLA- SAGASTIALDEBERRI- SAGASTIALDE- FLORIDA - ETXEBERRI - TREN GELTOKIA - ZINKOENEA- TXIRRITA- URBIETA (geltokia):

08:00--- 08:40--- 10:00--- 11:00--- 12:15--- 13:00--- 13:30--- 14:00--- 16:00--- 17:10--- 18:10--- 19:10--- 20:10

URBIETA- IZPIZUA- ZINKOENEA- KARABELEKO ZUBIA- IBAIONDOKO BIRIBILGUNEA -GI-3410 -ZIKUÑAGA -GI -3410- IBAIONDOKO BIRIBILGUNEA- KARABELEKO ZUBIA- ZINKONEA-TXIRRITA- URBIETA (geltokia):

08:30--- 11:15--- 13:15--- 14:15--- 17:25

Larunbata

URBIETA- IZPIZUA- ZINKOENEA- ANTZIOLA-SAGASTIALDEBERRI- SAGASTIALDE- FLORIDA- ETXEBERRI- TRENGELTOKIA- ZINKOENEA- TXIRRITA- URBIETA (geltokia):

09:30---10:30---12:30

URBIETA-IZPIZUA - ZINKOENEA – KARABELEKO ZUBIA- IBAIONDOKO BIRIBILGUNEA- GI- 3410- ZIKUÑAGA- GI- 3410-IBAIONDOKO BIRIBILGUNEA- KARABELEKO ZUBIA-ZINKONEA- TXIRRITA-URBIETA (geltokia):

09:45---10:45---12:45

 

  • Goizuetarako zerbitzua

Astelenetik-Ostiralera:

Hernanitik-Goizuetara: 12:00, 19:00

Goizuetatik-Hernanira: 09:00 eta 15:00.

Kurtsoan zehan, hau da irailetik ekainera, aste santua, gabonak eta zubiak ezik, ordutegia hau du:

Hernanitik-Goizuetara: 12:00, 19:00 eta 15:30.

Goizuetatik-Hernanira: 09:00, 12:45 eta 17:00.

Nondik ateratzen den:

-Urbieta kaleatik, Sagastiberri farmaziaren paretik.

-Goizuetarako ibilbidea egiten duen enpresa "Ceferino Apezetxea" da eta telefonoa: 948.51.40.37

 

  • Beste autobusak

Hernani-Aiete-Donostia

Andoain-Urnieta-Hernani-Donostia

Ciudad Sanitaria

Usurbil-Lasarte-Hernani-Lasarte

Hernani-Pikoaga

Autobus guztien ordutegi, ibilbide eta paradak lurraldebus.com webgunean aurkituko dituzu.

 


Beste garraiobideak

Renfe 

Taxiak: Geltokia: Urbieta kalea.Telefonoa: 943 55 00 93

Hirigune historikoa

Harresiz inguratua zegoen garai batean eta zenbait sarrera-ate zeuzkan (gaur egun, batek irauten du zutik: Felipe Sagarna Zapa kalea, 2). Hernaniko hirigune historikoa kultura-ondasun gisa sailkatu dute, monumentu multzoaren kategoriarekin.

 

San Joan bataiatzailearen parrokia eliza

hernani-sanjuanHabearte bakarreko eliza da, gurutze latindar formako oinplanoa du eta abside poligonala. Aldarea abside horretan kokatua dago, eta gurutzearen besoetan bi kapera ditu. Barnealdea barrokoa da. Plazatik harrizko eskalinata eder batetik sartzen da. Barnealdean, nabarmentzekoa da Bernabé Corderok egindako erretaula nagusia, garrantzi historiko-artistiko handia duena

Eliza oinplano karratuko dorre batez hornitua dago. Plazara ematen duen fatxadaren hegoaldeko hormen kokatua dago eta alboko eraikinari ( Udaletxea) atxikia.

1548tik y 1595era bitarte egin zituzten elizko lanak. Martín de Zalduak egin zuen portale barrokoa, 1708an. Kanpandorrea 1764an amaitu zuten, Francisco de Iberoren agindupean.

 

Udaletxea

hernani-consistorioOinplano angeluzuzeneko eta lau altuerako eraikina. Hirigune historikoaren kanpoko bi etxe-uharteak batzen ditu, eta, hegoaldetik, Gudarien plaza ixten du. 7 arkuk euste diote. San Joan Bataiatzailearen parrokia-elizaren ondoan dago. Eraikinaren beheko solairuan herrira sartzeko arkua ikus daiteke.

Egungo eraikina 1899an amaitu zuten, Joaquín Fernández de Aiarragarai hernaniarraren proiektuari jarraiki. Eraikina berreraiki egin behar izan zuten, 1875eko irailaren 16ean-azken karlistaldian alegia- leherrarazi zutelako.

 

Gudarien Plaza 7.Zk.

XIX. mendeko eraikina. Oinplano angeluzuzena du, eta fatxadek plazara eta Aitzeta kalera ematen du. Bi armarri ditu plazara ematen duen fatxadan.

Aierdi-Arretxea Etxea.-Kale Nagusia 2.Zk.

XVIII. mendeko eraikina, Gudarien plazaren izkina batean dago. Oinplano angeluzuzena du, eta lau altuera.

Dorretxea.-Kale Nagusia 13.Zk.

Oinplano angeluzuzeneko eta lau altuerako eraikina; fatxadek kale Nagusira eta Ezkiaga pasealekura ematen du. Fatxada nagusia harlanduzkoa da. Beheko solairuko sarreran arku zorrotza ikus daiteke. Lehen solairuan kuku-leihoa dago, arku horren gain.

Aierdi Etxea.-Kale Nagusia 15.Zk.

Oinplano angeluzuzeneko eraikina, hiru fatxada dituena. Fatxada nagusiak kale Nagusira ematen du eta apaingarri ugari ditu. XV. Mendekoa da.

Egino Etxea.-Kale Nagusia 17.Zk.

Eraikinak oinplano angeluzuzena eta hiru solairu ditu, baita hiru fatxada ere. Fatxada nagusia interesgarriena da. Beheko solairua harlanduzkoa da. Bi armarri handi ditu lehen solairuko erdiko baoan. XVII. mendekoa da.

Kale Nagusia 45.Zk.

XVIII.mendeko eraikina da, oinplano angeluzuzena eta hiru altuera ditu; bi fatxada ditu. Fatxada nagusia harlanduzkoa da.

Kardaberaz kalea 28.Zk.

Eraikinaren profila interesgarria da, Erdi Aroko jatorrizko etxea delako. Egitura zurezkoa eta adreiluzkoa da.

Jentilen Dorrea edo Portalondo etxea

hernani-gentilesErdi Aroko eraikina, oinplano angeluzuzenekoa eta hiru altuera ditu.; bi fatxadetarako irteera dauka. Herriko babes-harresiaren zati bat izan zen, sarrera-ateetako baten ondoan kokatua; dorretxearen goiko zatia suntsitu zuten.

 

 

 


San Agustin Komentua

hernani-agustinEraikin berritua. Hernaniko jatorrizko parrokia-elizaren XIII. Mendeko portale erromanikoa ikus daiteke oraindik, gotikorako trantsiziokoa, eta horretan datza, hain zuzen era, eraikin honen interes arkitektonikoa. Komentua 1526an eraiki zuten, Hernaniko garai bateko parrokiaren gainean; parrokia horren zati bat 1808an suntsitu zuten eta 1825ean berreraiki zuten.

 

 

 


Herriko sarrera arkua

hernani-arcoOjiba-arkuak ditu. Herriaren harresi-barruko sarreretako bat zen. Herriaren garai bateko trazaduraren bi kantoietako baten ardatzarekin lerrokatua dago. XIV. Mendeko bigarren erdialdekoa

 

 

 


Baita ere...

Donejakue Bidearen barne-bi­dearen trazadurak, Gipuzkoako lurraldean barrena doanak, zenbait testigantza utzi dizkigu herrian: Fagollagako zubia eta Gurutze Santuaren Otoitz Le­kua. Bi elementu horiek kultura-eta ondare-elementu gisa ba­bestuta daude, Donejakue Bidea Euskal Autonomia Erkidegoan Kultura Ondasun gisa sailkatua baitago.

 

Nabarmentzekoak, halaber, San­ta Barbarako gotorlekua eta ermita, baita udalerrian barreia­tutako zenbait baserri ere, hala nola Pittikar Jauregi bailaran, Txilibita Ereñotzu auzoan, eta abar.

 

Ibilbideak

Hernaniko Udalak ibilbide sare bat diseinatu du, zailtasun eta neurri ezberdinetako 13 ibilbide hain zuzen era, paraje ederrez gozatzeko eta Hernani ezagutzeko aukera emateko:

Sagardotegiak

Sagardotegia Helbidea Telefonoa
Alberro Sta. Barbara Auzoa, 61 943 550019
Altzueta Osiñaga Bailara, 7 943 551502
Otsua-Enea Osiñaga Auzoa, 36
943 556894
Olaizola Osiñaga Auzoa, 38 943 556405
Iparragirre Osinaga Bailara, 10 943 550328
Rufino Akarregi Bailara, 7 943 552739
Zelaia Bº Martindegi, 29 943 555851
Larre-Gain Larre-Gain Baserria ( Ereñozu) 943 555846
Elorrabi Osiñaga Auzoa, 13 943 336990
Itxasburu Osiñaga Auzoa, 54
943 556879
Goiko Lastola Ereñozu Auzoa, 89 943 553272

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Jatetxeak

Jatetxea Helbidea Telefonoa
Zumitza Jatetxea Nagusia,50 943 333758
Aralar Taberna Zapa, 8 943 331506
Deportivo Taberna Kardaberaz, 36 943 552694
Oindi Taberna Nagusia, 25 943 557509
Tripontzi Taberna Kardaberaz, 11 943 555724
Riojanos Taberna Nagusia,4 943 550026
Gunea Garagardotegia Argarain kalea, 1 943 332529

Farmaziak

Izena Helbidea Telefonoa
Aizpuru Farmazia Latxunbe Berri, 11 943 336077
Bilbao Castilla Larburu Urbieta, 7  943 552941
Bulnes Anitu Farmazia Etxeberri, 1 943 557738
Correa Farmazia Perkaiztegui, 8 943 336022
Chucla Cuevas Farmazia Kardaberaz, 48 943 551793
Echeveste Farmazia Elkano, 9 943 552087
 

Beste telefono interesgarriak

  • Hernaniko Udala. Bulego Orokorra: 943 337000
  • Udaltzaingoa: 943 333288
  • Argia eta ura - Herrilanak: 943 336040
  • "Hernani" Musika eskola: 943 337050
  • Biteri Kultur Etxea: 943 552962
  • Udal Euskaltegia: 943 331896
  • Udal Liburutegia: 943 552966
  • Udal Kirol Patronatua: 943 552185
  • Osasun eta Gizarte Ongintzarako Udal Patronatua: 943 557854
  • Kontsumitzaileen Bulegoa: 943 552610
  • Zaharren Egoitza: 943 331103
  • Haur eskola: 943 552991
  • Jubilatuen Etxea : 943 553204
  • Lanbide Enplegu bulegoa: 943 336802
  • Atez ateko bulegoa: 900 840090
  • SOS Deiak: 112
  • DYA: 943 464622
  • DYA Hernani: 943 335533
  • Gurutze Gorria: 943 222222
  • Hernaniko Osasun Zentroa: 943 006666
  • Donostiako Ospitalea: 943 007400
  • Poliklinika: 943 002800
  • Bake Epaitegia: 943 552836
  • Donostiako Epaitegia: 943 000700
  • Taxiak: 943 550093
  • Postetxea: 943 550845