orioEuskal Kostaldeko herri arrantzale txiki bat da Orio, eta Donostiarekin egiten du muga. Ez da bost mila biztanlera iristen, eta ingurune zoragarria du naturaren ikuspegitik begiratuta. Oria ibaiak itsasoarekin bat egiten duen tokian dago, mendi berde ederren magalean, eta horregatik esaten da urdina eta berdea dela Orio.

 

 

Ibaiak, itsasoak eta mendiek inguru ezin hobea eskaintzen dute paseatzeko, bizikletan ibiltzeko eta era askotako kirolak egiteko: arrantza, arrauna, igeriketa, parapentea, piraguismoa, surfa, windsurfa...

 

Baina urdin eta berdea izateaz gain, horia ere bada Orio; eta bi hitz horien arteko antzekotasunak zerbait sakonagoa ezkutatzen duela ematen du, gainera. Bertako kaleen izenak xafla hori kolorekoetan daude jarrita, herriko denda eta jatetxe askoren errotuluak horiak dira, toldo hori ugari dago herrian zehar... Izan ere, horia baita Orioko traineruaren eta arraunlarien kolorea. Garrantzia ikaragarria du, ezbairik gabe, arraunak Orion; herria hori bihurtzeraino.

Running Sneakers Store | adidas

 

Errepidez:

  • A-8 autopistatik: Zarautz-Orio irteera hartuz.
  • N-634 errepidetik: bai Donostiatik eta bai Zarauztik

Trenez: (Euskotren 902 543 210)

  • Euskotreneko Donostia-Bilbo trenbidean, Aia-Orio geltokian

Autobusez: (Euskotren 902 543 210)

  • Euskotreneko Zumaia-Donostia-Zumaia autobusa hartuta

  • Informazio zehatzagoa edota ordutegien berri izan nahi baduzu, egin klik hemen.
Asics shoes | Sneakers

 

Hondartzak

Leku pribilegiatua da Orio. Itsasoak, ibaiak eta mendiak bat egiten duten lekuan dago, eta urdina eta berdea da, guztiz naturala. Itsas-brisak garbi mantentzen ditu herriko bazterrak, eta mendiek ere arnas berezia ematen diote inguruari. Naturaltasun horren lekuko dira herriak dituen bi hondartzak: Antilla izena duen Orioko hondartza nagusia, eta Oribarzar hondartza txikia.

 

Goiko Kale, aberastasun historikoa

Orioko alde zaharra, oriotarrek Goiko Kale izenez ezagutzen dutena, oso ikusgarria da. San Nikolas eliza eta etxe zaharrenak XII. mendekoak dira eta inguru osoak ederki gordetzen du oraindik Erdi Aroko itxura. Galtzada harrizko kale estuek behetik gora egiten dute, aldatz pikoan, eta badirudi etxeak azpiko arrokari erantsita daudela. Kare harrizko etxeen fatxadetan nonahi ikus daitezke armarri ederrak. Kolore bizitan pintatutako zurezko balkoiek ere itxura berezia ematen diote inguruari.

 

Bariko San Nikolasen eliza

orio-bariXVII mendearen hasieran bukatu zen. Aurretik zegoen eliza txikiago bat ordezkatu zuen, eta XVI. mendean izandako garapen ekonomikoari esker burutu ahal izan ziren eliza berriaren lanak.

Oraindik ere, lehengo eliza zaharraren aztarnak ikus daitezke eraikinaren atzeko aldean, lurrean, agertzen diren hilobietan.

Barroko garaikoa dugu eta estilo horren handitasun eta neurri zabalak ditu, baina baditu, baita ere, Barrokoak ahazten ez dituen elementu klasikoak, elegantzia eta oreka eransten diotenak.

Hiru sarrera ditu, alboetatik hirurak, estalitako bi atari edo zimitorioetatik. Atari horiek elkarrekin lotuta daude elizaren atzeko aldean doan pasabide baten bidez. Burualdean kanpandorrea du.

Barneko dekorazioari buruz aipatu beharrekoa da aldare nagusiko erretaula. Barroko estilokoa da, eta zutabe salomoniarrek goian dagoen San Nikolasen irudiari eusten diote. San Nikolas itsaso bidez egiten ziren bidaien eta arrantzaleen babeslea zen.

Aipagarria da, bestalde, kruzeroaren ezkerreko aldean dagoen, Sienako Santa Katalinaren irudia, oso ederra baita.

 

Sukalde ona

Orioko kaleetan barrena ibiliz gero, berehala konturatuko da bisitaria gastronomiak aparteko garrantzia duela hemen. Han-hemenka, toki gordeetan, parrillak ikusiko ditu, arraina eta haragia ikatzarekin erretzeko prest. Gaur egun, hamabostetik gora dira Orion dauden jatetxeak.

Bisigu errea da Orioko jaki preziatuena, herriko jatetxe askori sona eman diona; baina, bisiguaz gain, maila handiko eskaintza egiten dio herriak aho sabaia gozatu nahi duenari: Oria ibaian harrapatutako angulak, era guztietako arrainak, primerako haragia… hori guztia, jakina, ederki bustia inguruko txakolin edo sagardoarekin edo Errioxako ardoarekin.

 

Donejakue bidea

orio-santiagoGaur egun ere, Orio Santiagora doazen erromesek igarotzen duten herria dugu, eta Tourseko San Martinen ermita, San Nikolas Eliza eta Alde Zaharra bideari loturiko monumentu eta tokiak dira.

Donejakue Bideko galtzada zaharra eta Tourseko San Martin ermita, bertatik Orio eta kostako ikuspegi ederrenetako bat goza daiteke, erromes eta bisitarientzat erreferentzi puntu garrantzitsuak dira.

 

 

Bisita gidatuak

 

Kanua jarduera

Gozatu piraguarekin ibilbide bat emanaz, naturarekin kontaktuan. Gure programak gure erriberaren edertasuna eta xarma ezagutzeko parada eskaintzen dizu perspektiba ezberdin batetik. Gure ibaia ezagutzeko abentura bizi ezazu piraguan nabigatuz.

 

Oinezko ibilbideak

 

Mendi ibiliak

jordan release date | nike dunks wholesale paypal card balance

 

Jatetxea Helbidea Telefonoa
Asador Xixario Eusko Gudari, 2 943 830019
Arkaitz Taberna Abeslari, 6 943 831657
Goizeko Kafetegia Aita Lertxundi, 29 943 832855
Gabon Taberna Eusko Gudari, 7 943 830609
latest Running Sneakers | Clothes Online , Shoes Online , Giftofvision

Farmaziak

Izena Helbidea Telefonoa
Gallego Ochagavia, Maria Purificacion Arrantzale, 37 943 832561
Lasa Ercilla, Ignacio
Herriko Enparantza S/N 943 830936

 

 

 

 

 

Beste telefono interesgarriak

  • Ambulatorioa (Orio): 943 890708
  • Ambulatorioa (Zarautz): 943 007999
  • Arraun Elkartea: 943 831230
  • Bake Epaitegia : 943 834134
  • Eguneko Zentroa: 943 833349
  • Ertzaintza (Zarautz): 943 538900
  • Eusko Trenbideak (Orio): 943 835854
  • Haurreskola: 943 890625
  • Hitza: 943 890017
  • Ikastola: 943 834704
  • Kanpina : 943 834801
  • Karkara aldizkaria: 943 831527
  • Kiroldegia : 943 894428
  • Kofradia : 943 833050
  • Kultur etxea : 943 134409
  • KZgunea: 943 834128
  • Musika Eskola : 943 833727
  • Parrokia: 943 831389
  • Postetxea : 943 832563
  • Taxi-geltokia: 943 830020
  • Turismo bulegoa: 943 835565
  • Txurruka aterpetxea : 943 830887
  • Udaletxea : 943 830346
  • Udaltzaingoa: 943 830028
  • Zaharren Babes Lekua: 943 835398
  • Zaragueta eskola: 943 894052
  • Larrialdiak: 112
  • Informazioa : 11818
Sports Shoes | Adidas Yeezy Boost 350 V2 - Core Black Red — Ietp