2010ko urtarriletik aurrera Eusko Jaurlaritzak emandako  proiektu berri hau  martxan jarri da, Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria, Orio, Urnieta eta Usurbilgo merkataritza dinamizatzeko helburuarekin.

Nike Sneakers | Air Jordan 11 Retro High OG 'University Blue' — Ietp

 

Zeintzuk dira Bulegoaren eginkizunak?

Doako aholkularitza eta laguntza emango diegu merkatariei eta merkataritzarekin zerikusia duten erakunde eta instituzioei. Besteak beste, eginkizun hauek bete ahal izango dituzte: merkataritza-enpresetan kudeaketaren hobekuntza bultzatzea; enpresa horietako langileak prestatzea; teknologia berrietara egokitzea; berrikuntza eta kalitate-prozesuen ezarpena sustatzea; banaketan efizientzia handiagoa lortzeko, enpresen arteko lankidetza bultzatzea; eta merkataritza-eremuak sustatzeari eta hobetzeari begira enpresei, elkarteei eta instituzioei elkarrekin jarduteko bidea ematea eta laguntzea.

 

Zergatik Web Orri bat?

Sei udalen merkataritza, ostalaritza eta beste zerbitzuak Web-sarean proiektatzeko asmoa duen tresna bat da.

  1. Web Orriak ,sektorea eta udala erabiliz, edozein enpresa bilatzea baimenduko du. Horrela, enpresa bakoitzak oinarrizko datu batzuekin agertuko da, hala nola, merkataritzako izena, kokapena, ordutegi komertziala, jardueraren deskripzioa, negozioaren argazkia, etab. 
  2. Atariak, nahiz eta dinamizatzaileak gainbegiratu eta koordinatu, erabiltzaileari baimenduko dio klabe batzuk erabiliz, bere negozioari dagozkion informazio guztia aldatzen.
  3. Era berean, Web Orriak zerbitzu hauek izango ditu besteak beste: on line laguntza, laguntza eta subentzioen bilaketa zehatza, merkatarientzako gai interesgarriak, etab.

 

Non gaude?

 

Zalantza edo kontsulta bat izanez gero, 943333049 telefono zenbakira dei dezakezu eta  proiektu kudeaketaren teknikoaz galdetu, hain zuzen ere, Iñigo Martinez.

Posta elektroniko bat bidali ahal duzu helbide honetara:
E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.
edo Bulegoaren egoitzara bisita bat egin:
Villa Ave María - Latsunbe, 28 - Hernani