Hondakinak gutxitzen dituzten erosleak sarituko dituzte Hernaniko dendek azaroak 7 eta abenduak 7artean.


Merkataritzan hondakinak gutxitzeko kanpaina jarri duten martxan, Dendartean Gipuzkoako Merkataritzaren Bilkurak eta Berriak Herna­niko Merkatari eta Ostalarien Elkarteak, Hernaniko Udala­ren laguntzaz. Hondakinak mu­rrizteko aholkuak jarraitzen dituzten erosleak sarituko dituzte.


Parte hartuko duten den­dek, kupoiak banatuko dizki­ete erosleei: «bezeroek eroske­tak egitean ahalik eta honda­kin gutxien sortzea da helbu­rua. Erosketa bakoitzean, kupoian emandako aholkuak jarraituz gero, zigilu bat lortuko dute». Kupoiak bete­tzen dituztenen artean, pro­duk­­tuak zozketatuko dituzte: erosketa orgak, tupperrak, kristalezko botila eraman­garriak...». Zozketak, azaroak 24 eta abenduak 10ean.