villabona-parroquialParrokia-eliza, Jesusen Bihotzaren izenpean, gurutze latindarreko oinplanoa du eta XX. mendean eraiki zen. Lehen, honen lekuan, XX. mendeko ermita bat zegoen, Pietateko Andre Maria izenekoa bera.

 

 

 

 

villabona-consistorialHerriaren erdialdean bada eraikin interesgarririk: gaur egungo Udaletxea, esaterako, XIX. mendekoa da. Honen aurretik zegoena 1812an erre zuten, Independentzia Gerran soldadu frantsesen kuartela izan zelako. Hiru solairu ditu eta aurrealdearen erdi-erdian, hirugarren solairuaren parean, hiribilduko harrizko armarri barrokoa dago.

 

 

 

villabona-toursAmasan San Martin Parrokia-eliza dugu, XVI. eta XVIII. mendeen artean eraikitakoa. Aretoko oinplanoa du eta erretaula nagusia J.I. tolosarrak egin zuen. Honen ondoan, Gurutze Santuaren Ermita dago, inguruko lehendabiziko parrokia izan omen zena. Barnean, ingurune honetan oso miretsia kalbarioa du.

 

 

Landa-giro nabarmeneko gune honetara iristeko, Villabonako Elizaren ondoan abiatzen den bidea hartu beharko dugu, eta gero, ezkerrera jo. Azken bidegurutze honetan eskuinera joz gero, Aranzabi jatetxera iritsiko gara, eta hemendik Loatzo mendira joan edo ibilaldi lasaiago bat egin dezakegu inguruetatik.

latest jordans | Air Jordan 1 Παπούτσια & Ρούχα , Προσφορές, Στοκ, Φθηνά , Gov Sport