Hondartzak

Leku pribilegiatua da Orio. Itsasoak, ibaiak eta mendiak bat egiten duten lekuan dago, eta urdina eta berdea da, guztiz naturala. Itsas-brisak garbi mantentzen ditu herriko bazterrak, eta mendiek ere arnas berezia ematen diote inguruari. Naturaltasun horren lekuko dira herriak dituen bi hondartzak: Antilla izena duen Orioko hondartza nagusia, eta Oribarzar hondartza txikia.

 

Goiko Kale, aberastasun historikoa

Orioko alde zaharra, oriotarrek Goiko Kale izenez ezagutzen dutena, oso ikusgarria da. San Nikolas eliza eta etxe zaharrenak XII. mendekoak dira eta inguru osoak ederki gordetzen du oraindik Erdi Aroko itxura. Galtzada harrizko kale estuek behetik gora egiten dute, aldatz pikoan, eta badirudi etxeak azpiko arrokari erantsita daudela. Kare harrizko etxeen fatxadetan nonahi ikus daitezke armarri ederrak. Kolore bizitan pintatutako zurezko balkoiek ere itxura berezia ematen diote inguruari.

 

Bariko San Nikolasen eliza

orio-bariXVII mendearen hasieran bukatu zen. Aurretik zegoen eliza txikiago bat ordezkatu zuen, eta XVI. mendean izandako garapen ekonomikoari esker burutu ahal izan ziren eliza berriaren lanak.

Oraindik ere, lehengo eliza zaharraren aztarnak ikus daitezke eraikinaren atzeko aldean, lurrean, agertzen diren hilobietan.

Barroko garaikoa dugu eta estilo horren handitasun eta neurri zabalak ditu, baina baditu, baita ere, Barrokoak ahazten ez dituen elementu klasikoak, elegantzia eta oreka eransten diotenak.

Hiru sarrera ditu, alboetatik hirurak, estalitako bi atari edo zimitorioetatik. Atari horiek elkarrekin lotuta daude elizaren atzeko aldean doan pasabide baten bidez. Burualdean kanpandorrea du.

Barneko dekorazioari buruz aipatu beharrekoa da aldare nagusiko erretaula. Barroko estilokoa da, eta zutabe salomoniarrek goian dagoen San Nikolasen irudiari eusten diote. San Nikolas itsaso bidez egiten ziren bidaien eta arrantzaleen babeslea zen.

Aipagarria da, bestalde, kruzeroaren ezkerreko aldean dagoen, Sienako Santa Katalinaren irudia, oso ederra baita.

 

Sukalde ona

Orioko kaleetan barrena ibiliz gero, berehala konturatuko da bisitaria gastronomiak aparteko garrantzia duela hemen. Han-hemenka, toki gordeetan, parrillak ikusiko ditu, arraina eta haragia ikatzarekin erretzeko prest. Gaur egun, hamabostetik gora dira Orion dauden jatetxeak.

Bisigu errea da Orioko jaki preziatuena, herriko jatetxe askori sona eman diona; baina, bisiguaz gain, maila handiko eskaintza egiten dio herriak aho sabaia gozatu nahi duenari: Oria ibaian harrapatutako angulak, era guztietako arrainak, primerako haragia… hori guztia, jakina, ederki bustia inguruko txakolin edo sagardoarekin edo Errioxako ardoarekin.

 

Donejakue bidea

orio-santiagoGaur egun ere, Orio Santiagora doazen erromesek igarotzen duten herria dugu, eta Tourseko San Martinen ermita, San Nikolas Eliza eta Alde Zaharra bideari loturiko monumentu eta tokiak dira.

Donejakue Bideko galtzada zaharra eta Tourseko San Martin ermita, bertatik Orio eta kostako ikuspegi ederrenetako bat goza daiteke, erromes eta bisitarientzat erreferentzi puntu garrantzitsuak dira.

 

 

Bisita gidatuak

 

Kanua jarduera

Gozatu piraguarekin ibilbide bat emanaz, naturarekin kontaktuan. Gure programak gure erriberaren edertasuna eta xarma ezagutzeko parada eskaintzen dizu perspektiba ezberdin batetik. Gure ibaia ezagutzeko abentura bizi ezazu piraguan nabigatuz.

 

Oinezko ibilbideak

 

Mendi ibiliak

jordan release date | nike dunks wholesale paypal card balance