Hirigune historikoa

Harresiz inguratua zegoen garai batean eta zenbait sarrera-ate zeuzkan (gaur egun, batek irauten du zutik: Felipe Sagarna Zapa kalea, 2). Hernaniko hirigune historikoa kultura-ondasun gisa sailkatu dute, monumentu multzoaren kategoriarekin.

 

San Joan bataiatzailearen parrokia eliza

hernani-sanjuanHabearte bakarreko eliza da, gurutze latindar formako oinplanoa du eta abside poligonala. Aldarea abside horretan kokatua dago, eta gurutzearen besoetan bi kapera ditu. Barnealdea barrokoa da. Plazatik harrizko eskalinata eder batetik sartzen da. Barnealdean, nabarmentzekoa da Bernabé Corderok egindako erretaula nagusia, garrantzi historiko-artistiko handia duena

Eliza oinplano karratuko dorre batez hornitua dago. Plazara ematen duen fatxadaren hegoaldeko hormen kokatua dago eta alboko eraikinari ( Udaletxea) atxikia.

1548tik y 1595era bitarte egin zituzten elizko lanak. Martín de Zalduak egin zuen portale barrokoa, 1708an. Kanpandorrea 1764an amaitu zuten, Francisco de Iberoren agindupean.

 

Udaletxea

hernani-consistorioOinplano angeluzuzeneko eta lau altuerako eraikina. Hirigune historikoaren kanpoko bi etxe-uharteak batzen ditu, eta, hegoaldetik, Gudarien plaza ixten du. 7 arkuk euste diote. San Joan Bataiatzailearen parrokia-elizaren ondoan dago. Eraikinaren beheko solairuan herrira sartzeko arkua ikus daiteke.

Egungo eraikina 1899an amaitu zuten, Joaquín Fernández de Aiarragarai hernaniarraren proiektuari jarraiki. Eraikina berreraiki egin behar izan zuten, 1875eko irailaren 16ean-azken karlistaldian alegia- leherrarazi zutelako.

 

Gudarien Plaza 7.Zk.

XIX. mendeko eraikina. Oinplano angeluzuzena du, eta fatxadek plazara eta Aitzeta kalera ematen du. Bi armarri ditu plazara ematen duen fatxadan.

Aierdi-Arretxea Etxea.-Kale Nagusia 2.Zk.

XVIII. mendeko eraikina, Gudarien plazaren izkina batean dago. Oinplano angeluzuzena du, eta lau altuera.

Dorretxea.-Kale Nagusia 13.Zk.

Oinplano angeluzuzeneko eta lau altuerako eraikina; fatxadek kale Nagusira eta Ezkiaga pasealekura ematen du. Fatxada nagusia harlanduzkoa da. Beheko solairuko sarreran arku zorrotza ikus daiteke. Lehen solairuan kuku-leihoa dago, arku horren gain.

Aierdi Etxea.-Kale Nagusia 15.Zk.

Oinplano angeluzuzeneko eraikina, hiru fatxada dituena. Fatxada nagusiak kale Nagusira ematen du eta apaingarri ugari ditu. XV. Mendekoa da.

Egino Etxea.-Kale Nagusia 17.Zk.

Eraikinak oinplano angeluzuzena eta hiru solairu ditu, baita hiru fatxada ere. Fatxada nagusia interesgarriena da. Beheko solairua harlanduzkoa da. Bi armarri handi ditu lehen solairuko erdiko baoan. XVII. mendekoa da.

Kale Nagusia 45.Zk.

XVIII.mendeko eraikina da, oinplano angeluzuzena eta hiru altuera ditu; bi fatxada ditu. Fatxada nagusia harlanduzkoa da.

Kardaberaz kalea 28.Zk.

Eraikinaren profila interesgarria da, Erdi Aroko jatorrizko etxea delako. Egitura zurezkoa eta adreiluzkoa da.

Jentilen Dorrea edo Portalondo etxea

hernani-gentilesErdi Aroko eraikina, oinplano angeluzuzenekoa eta hiru altuera ditu.; bi fatxadetarako irteera dauka. Herriko babes-harresiaren zati bat izan zen, sarrera-ateetako baten ondoan kokatua; dorretxearen goiko zatia suntsitu zuten.

 

 

 


San Agustin Komentua

hernani-agustinEraikin berritua. Hernaniko jatorrizko parrokia-elizaren XIII. Mendeko portale erromanikoa ikus daiteke oraindik, gotikorako trantsiziokoa, eta horretan datza, hain zuzen era, eraikin honen interes arkitektonikoa. Komentua 1526an eraiki zuten, Hernaniko garai bateko parrokiaren gainean; parrokia horren zati bat 1808an suntsitu zuten eta 1825ean berreraiki zuten.

 

 

 


Herriko sarrera arkua

hernani-arcoOjiba-arkuak ditu. Herriaren harresi-barruko sarreretako bat zen. Herriaren garai bateko trazaduraren bi kantoietako baten ardatzarekin lerrokatua dago. XIV. Mendeko bigarren erdialdekoa

 

 

 


Baita ere...

Donejakue Bidearen barne-bi­dearen trazadurak, Gipuzkoako lurraldean barrena doanak, zenbait testigantza utzi dizkigu herrian: Fagollagako zubia eta Gurutze Santuaren Otoitz Le­kua. Bi elementu horiek kultura-eta ondare-elementu gisa ba­bestuta daude, Donejakue Bidea Euskal Autonomia Erkidegoan Kultura Ondasun gisa sailkatua baitago.

 

Nabarmentzekoak, halaber, San­ta Barbarako gotorlekua eta ermita, baita udalerrian barreia­tutako zenbait baserri ere, hala nola Pittikar Jauregi bailaran, Txilibita Ereñotzu auzoan, eta abar.

 

Ibilbideak

Hernaniko Udalak ibilbide sare bat diseinatu du, zailtasun eta neurri ezberdinetako 13 ibilbide hain zuzen era, paraje ederrez gozatzeko eta Hernani ezagutzeko aukera emateko:

Giftofvision - Sneakers search engine | Jun 21, 2021 White Oreo Tech Grey CT8527-100 Release Date - SBD