hernaniHernaniko udalerriak 42 km2-ko azalera du, gutxi gorabehera. Gipuzkoako ipar-ekialdean dago eta honako udalerri hauek ditu mugakide: Donostia, Astigarraga, Arano, Elduain, Errenteria, Lasarte-Oria eta Urnieta. 19.349 biztanle ditu, 2010ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera.

 

 

Udalerria, depresio sublitoral kantauriarraren eremuan egonik, malkartsua eta menditsua da, eta Urumea ibaiak zeharkatzen du. Azken hori herriko ardatz geografikoa da, eta ugariak dira bertara biltzen diren errekak. Herrigunetik, Santa Barbara mendiaren magalean, Urumearen inarreko eremu zabala eta inguruko guztiak ikus ditzakegu, eta, bertan, hainbat hondar megalitiko eta/edo prehistoriko aurkitu: trikuharriak (Akolako Lepoa eta Igoringo Lepoa), cromlechs eta tumuloak (Oindi-Mandoegi, Muniskeugaina, Etzaleko Lepoa ) eta abar, kultura-intereseko ondasun gisa sailkatuta daudenak.

Hainbat hernaniarrek lehen sektorean jarduten badute ere, nekazaritzan bereiziki, industriaren eta zerbitzuen sektoreak dira Hernaniko jarduera ekonomiko nagusiak.

 

Hernaniko industria ongi finkatutako industria da, askotariko produkzioko enpresez osatua, eta Urumearen ibaiertzeko industrialdeetan kokatzen da bereiziki.

Eta, gainera, Hernanik zerbitzu-sektore oso eta askotarikoa dauka. Eta harro eusten dio sagardo produzitzeko tradizioari.

Giftofvision - Sneakers search engine | Women's Nike Air Jordan 1 trainers - Latest Releases , Ietp